XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nolanahi ere, harena lehen mailako zeregina ez bazen ere bigarren mundu gerran eta aurreko aldian bezala, euskal politikaz beti bezain interesatua zen.

Ezin konta ahal ziren Hego Euskal Herrian zituen lagunak, bisitatzera zetozenak eta Uhaldean bake eta lasaitasun eremua aurkitzen zutenak, bake hura bertako elkarrizketa bizien oihartzunek bakarrik hausten zutela.

EAJri Eugène Goyhenechek zion leialtasuna inoiz ez zen hautsi; Francori egin zioten azkeneko jokoaz harro zegoen berak ere hartan esku hartu baitzuen, José María de Leizaola lehendakaria muga iragan eta Bilbon eta Gernikan izan zenean 1974ko Aberri Egunaren kariaz.

1981ean, Jean Etcheverry-Ainciart, Ramuntcho Camblong, Ximun Haran, Jannick Aramendy eta Michel Larrouletekin batera, Ager aldizkaria kaleratu zuten Iparraldean Euskal Autonomi Elkarteko Gobernuaren burutzapenak ezagutarazteko helburuarekin.

1986ko udazkeneko EAJ-EA hausturak asaldatu baino gehiago egin zuen.

Nahigabetu egin zen, bere lagunak eta bi aldeetan oso lagun kuttunak zituen bereizten ikusten baitzituen: gerra aurreko gaztaro suhar hartako lagunak, bai eta erbeste eta klandestinitate aldikoak.

Ez ote zen hainbat aldiz salatu zituen Euskaldunen tribu-borroka haien beste atal bat honako hau?

Guztiarekin ere, alderdi zaharrari leial izaten jarraitu zuen, baina ez zuen nazionalismo demokratikoaren krisia erabat ulertu.

Joera politiko guzti horren batasunak gero eta gaurkotasun handiagokoa dena, dudarik batere gabe, haren atxikimendua bilduko zuen.

Alabaina, abertzaletasunaren suak berak lehenik eraman zuelarik Iparraldera, 55 urte geroago haren baitan jarraitzen zuen beti.

Su hura ukitu gabe zegoen eta are biziagotu egiten zen, bere haurrekin eta lagunekin zegoela,
Baionako Ospitaleko azken egunetan ere, euskal mugimenduaz galdetzen ziotenean.

Euskal Herriaren etorkizun politikoan, bere gaztaroko Zazpiak-Bat eta ikurrin haietan zuen fedea gorde egin zuen betiere.